Este artículo lo escribe un euskalzale que vive en Motevideo (República Oriental del Uruguay), donde, al parecer convertir la Plaza Guernica (un lugar de memoria) en un pipican o algo parecido.
Y el Gobierno Vasco no dice nada (también es cierto que, visto el nuevo percal designado sin otro criterio más que el amiguismo o el favor debido, de la misma ni se hayan enterado):
1944 urtea zen Uruguain, bigarren munduko gerla garaia, eta Gernikako sarraskiaren kari Montebideoko hiriak, Rio de la Platako euskaldunokin batera, hunkituta eta zerbait egin behar zutela, biktimak omentzeko leku bat finkatzea erabaki zuten: Guernica plaza. Bestelako mundu bat zen, ideiak ziren borrokan, totalitarismoa eta demokrazia, eta gerorako mezua utzi nahian, demokraziaren balioa eta suntsiketaren mina oroitzeko plaza utzi ziguten. Udalak Gernikako haritzaren esanahia ezagututa haren kimua landatzea erabaki zuen, oroitarri baten ondoan, Iparragirreren leloa errepikatzen zuena: “eman da zabal zazu munduan fruitua”, fruitu emailea ondoan jarri zutela, orain dela 81 urte.
Geroztik hona, urteroko apirilaren 26an, Gernikak sufritutako bonbardaketa duintasunez gogoratzeko, oroilekua den Guernica plazak bisitari asko jaso ditu, horien artean euskaldunak eta haien ondorengoak. Hortik igaro dira Jose Antonio Agirre lehendakaria, Bingen Ametzaga euskaltzale handia; gerlako abertzale errefuxiatuak lehen, eta gero EAEko arduradunak ere, hala nola Gernika gogoan dugun euskaldun guztiok. Bai diskurtsoak, bai minutuko isilune bat egiteko, edo lore sorta bat zuhaitz pean uzteko. Denboraren eraginez Montebideoko Guernica plaza bertoko euskaldunon erreferentzia bakarra eta maitatuena bilakatu zen: gure plaza Montebideon. Askok haren ezkurrak bildurik Iparragirreren esana bete dugu, materialki edota metaforikoki, fruitua zabalduz, haritzkumeak landatuz eta joandakoen ideiak bizirik mantenduz.
Aurten, gure plazan omenaldia egiterakoan bestelako bonbardaketa baten aurrean egotea egokitu zaigu: Udalak berak, alkatea Antia izeneko euskal jatorria duenak, hori da marka, inori deus esan gabe deliberatu eta hasi da zakurtegi bat eraikitzen, hau da, zakurrak zakurren erara jolasteko leku itxia. Zakur jostaleku handi bat gure memoria tokian, plaza erdia hankaz gora jarri duena, dena burdin eta zementu bihurtu dela, lurra nonahi iraulirik eta gure haritzetik metro gutxi batzutara. Geroago, auzokoekin hitz eginda jakin genuen haiek jada udaletxera kexa uztera joandakoak zirela, haiei ere jakinarazi gabe eginda baitzen, baina Udalak haren errua onartuta ere, erabakita zegoenez zakurtegiak aurrera jarraituko zuela esan zien. Auzokoak gero Euskal etxeen laguntza lortzen saiatu ziren baina, zer entzuteko? Haritza ukitu ezean arazorik ez zegoela!
Asteak joan ahala, obra aurrera zihoan eten gabe, eta Euskal etxeen zein Eusko Jaurlaritzaren gelditasun eta isiltasun ulertezina ikusirik Aldaxka Montebideoko biltzar euskaltzalea arduratu egin da auziaz. Alkatearengana joanda gauza bera entzuteko: obra erabakita eta hasita zegoela. Argi dago berdin zaiela gaizki aukeratutako leku batean egitea, euskaldunen eta auzokoen iritziak ere bost axola zaie: berriz entzun behar izan dugu ez zegoela deus egiterik!
Horrela gauzak, gaur ez dakigu zer den mingarriagoa: udaletxeak, zabarkeriaz? hondamendia egitea, euskal memoriari honelako afruntua eginez, edo euskal erakundeen utzikeria. Obrak Urtarril bukaeran hasita Martxoa bukatzean jada begibistakoak ziren, Maiatzaren 12an Diasporaren hedabideetan berria zabaltzen lortu dugu, baina ondoren ere, inork ez du erantzunik eman: erakundeen isiltasuna osoa izan da. Gernika Plazak Uruguaiko euskaldun guztion ardura izan beharko luke, baina lau hilabete lanetan pasata auzokoak bakarrik hasi ziren mugitzen, eta gero Aldaxkak bat egin zuen haiekin. Aldaxka? Talde euskaltzale xumea, Euskaditik dirurik jasotzen ez duena baina euskaraz dakiena… Plazaren egoerari buruzko kezkak eta galderak gure hizkuntzaz egiterakoan, bai Jaurlaritzatik bai euskal etxeetatik, erantzunak urriak, eta espainolez, jaso dituena… Erreferentzia txarrak euskal erakundeekin elkarlanean aritzeko ote?
Bingen Ametzagak haritza landatzean hauxe utzi digu: “Zuhaitza landatzea berez kultur ekintza da, pentsa ezazue nolako kultur ekintza den gaur ereinez duguna ereina Gernika plazaren erraietan¨. Gaur zakur jostalariek hartuko dute lekua, nahiz eta berrehun metrora izugarrizko parkea egon. Zakurren zaunken artean kantatuko dugu Gernikako arbola? Nola egingo dugu gogoeta, otoitza, edo lore-eskaintza? Zer nolako kultur ekintza da sarraski baten oroitarriaren ondoan zakurrak jostaka, zaunka eta kaka egiten jartzea? Hain amorragarri ez balitz surrealismo hutsa litzateke, baina ez da surrealismoa, gure gaurkotasunaren kultur hondamena da, gure ezaxolakeriak sustatua, eta okerrena: euskaldunen eta ondorengoen, ahanztura eta desardura lotsagarria.
Gaurko munduan orduan, badirudi normaltzat eman behar dugula memoria eta ideiak alde batera uztea. Gernikako ikurra, gure arbasoen sarraskia eta askatasunaren galera gogoraratzen dizkiguna, zakurren jostaleku bilakatzea ikustera behartuko gaituzte? Onartezina dela diot nik.
Los Euskayetanos de Pradales, Jauregi, Caballero y compañía están para disfrutar del puesto, no para hacer país.
ResponderEliminarNo esperen o esperemos nada.
Penagarria
ResponderEliminarSuposatzen dut Ander Caballerok, artikulu hau irakurri ondoren, azalpenak eskatuko dituela eta Eusko Jaurlaritzaren kexa jasoko duela
ResponderEliminarSuposatzen duzu … :(
EliminarLaztantxu
EliminarMientras tanto: Todos a Boise , vacaciones publicas con dinero privado.
ResponderEliminarA la vuelta estaría bien hacer un listado de los y las asistentes...
EliminarSerá exactamente al revés, no???
EliminarA Ander Caballero no le importuneis con estas minucias históricas.El está a hacerle la pelota a Pradales y organizarle viajes a USA,donde tiene la familia y acude semanalmente,y a la alta política.Bruselas,el G7,buscar entrevistas con senadores y cosas así.Y claro que estará en Idahoa,pero no creais que le gusten mucho esas muestras floklóricas de los vascos de idaho.El es de Harvard.Además de cargarase a todo el personal existente a su llegada,el último a Cazalis de Mexico y al joven de Washington nadie sabe que hace en todo el día.Por lo menos nosotros que trabajamos cerca,no tenemos ni idea.Igual negocia el reconocimiento de Trump de Euskadi.
ResponderEliminarAnder Caballero tiene una pequeñita parte de responsabilidad. El que nombró a este personaje o no lo ha destituyó la tiene toda
ResponderEliminarEl otro día Pradales debió no estar conforme con algo de Gogora. Que se mire al espejo. Su gobierno es naïf. Se corrobora que durante 4 horas el hospital de Zumarraga se negó a trasladar a un ertzaina herido a Cruces. Supongo que al mando en ese momento estaría alguno de esos que antes aplaudía el tiro en la nuca. Pero no importa, el Cruces ya le esperaba para la foto alguien del departamento
ResponderEliminarRespecto a está plaza, hasta hace poco hemos tenido el máximo representante que podíamos tener, llamado Pepe Mugica, que hubiera podido ser nombrado embajador en el mundo de los vascos/as y de Iturrate . Hay muchos hombres y mujeres de procedencia vasca que nos pueden representar en el mundo, pero vamos sobrados
Pradales ha creado un gobierno de colegas obedientes de cuadrilla. Que no tengan nivel, es peor gobierno incluso que el de López, da igual. Así nos va.
ResponderEliminarNos tenemos que aprovechar de la debilidad originada por la corrupción Sanchista y arrancarle dinero,extorsionarle.
ResponderEliminarEsto de Pradales es una negociación,es un atraco,nosotros tenemos que mantener nuestro bienestar,nos da igual que nos gobierne BILDU o el PNV,con el apoyo de esta manada de ladrones y puteros.
Tenemos que hacer valer nuestros pocos votos para desmembrar España,da igual que sean de la derecha o progres o de izquierdas.
Los corruptos de Sánchez,son nuestros aliados,en este aspecto los de BILDU y el PNV,coincidimos.Al menos por una vez.
Pronto nos enfrentaremos entre nosotros con el apoyo de los españoles de Euskal Herria.
Les estamos ganando,la victoria es muestra